Arpa hari pultsatuaren familiakoa den instrumentu polifonikoa da. Eserita jotzen da, hanken artean kokatuz.
Entzun dadin, hatza hariaren gainean jartzen da zuzenean, modu horretan haria tenkatu dadin. Gero, hariak, askatzean, dar – dar egiten du. Hortik aurrera, bi eskuak erabiliz eta zenbait kasutan hankak (hankako arpa) ere erabiliz, instrumentuak aukera anitzak eskaintzen dizkigu jo eta aditzera emateko. Bere soinu arin eta armonikoak dimentsio magikoa dauka.
Antzinako instrumentua da.
Bere eratzearen soiltasunari esker, jatorritik gutxi gora beherako triangelu erregular eta apainduaren itxura mantendu ahal izan du. Bere aldeetara luzera ordena beherakorrean kokatuta dauden hariak eusten dira.
Bereziki tamaina kontua dela eta, haurrek zelta izeneko arpa txikiekin hasten dute ikasketa. Salmentan edo alokairuan aurkitu daitezke, egoera berri zein erabilian. Irakasleak beharrezko informazio guztia erraztuko dizu eta gainera, zure seme - alabentzat egokiena den neurria zein den argituko dizu.
Denok ezagutzen ditugu existitzen diren musika instrumentu desberdinak (haria, haizea, perkusioa), horiek ikusi, entzun eta jo ditzakegulako. Hala ere, badago bat entzun dezakeguna baina ezin duguna ikusi edo ukitu.
Gure gorputza soinuen produkzioaren bidez musika adieraztea ahalbidetzen digun berezko instrumentu batez hornituta dago: ahotsa. Hau biriketatik laringera haizea pasatzean produzitzen da, laringearen barneko paretetan ahots - kordak izeneko tolesturak daudelarik. Soinua sortu ahal izateko, kordak dardaran jartzen dira eta haien artean glotis izeneko gutxi gora beherako espazio txikia sortzen dute, bata besteari gerturatuz. Laringeaz gain, badaude ahotsaren sorrera eta igortzean parte hartzen duten beste elementu batzuk, hala nola: arnasketa, fonazio eta erresonantzia aparatuak.
Ahotsak, gainerako instrumentuek bezala, erabilera eta zainketa arduratsuak behar ditu. Horretarako, oso garrantzitsua da ahotsaren igortze egokia ahalbidetuko digun teknika baten ikaskuntza.
Alderdi tekniko eta musikalez gain, hobetzeko grina, esfortzua, konstantzia eta norberaren konfidantza bezalako baloreak garrantzitsuak dira. Era berean, motibazioa ezinbestekoa da gaitasunak, helburuak lortzearen gogobetetzea eta praktika musikalaren plazerra indibidualki zein taldean eskuratu ahal izateko.
Kantu modernoaren ikasgaiak estilo musikal ezberdinen (pop, rock, soul, jazz…) ezagutza eta interpretazioa ditu helburutzat. Praktika afinazioaren garapenean, erritmoan, erritmoari egokituriko gorputz mugimenduan, ahoskeran eta eszenaratzean (beldur eszenikoaren gainditzea ere) dago oinarrituta.
Ordenagailuak, tabletak, programa informatikoak eta mikrofonoak zein anplifikatzaileak bezalako soinu – aparatuak bezalako teknologia berrien erabilerak praktika horien garapen eta ikaskuntzan paper garrantzitsua betetzen du.
Nafarroako Gaita haize egurrezko familiakoa den instrumentua da, mihi bikoitza duena.
Familia honen barruan Gaztelako, Valentziako eta Aragoiko Dultzainak eta Kataluniako Grila (Graila) ere kokatu daitezke. Honek esan nahi du instrumentu hauek soinua ahokoa osatzen duen mihi bikoitzaren bibrazioari esker produzitzen dutela. Horren antzekoa da haurren honako jolas hau: bi hosto hartu, elkartu eta haien arteko espazio txiki horretan zehar putz egin eta soinua produzitzea.
Soinua ahokoan produzitzen da, hari eta burdin hariaren bidez elkarturik doazen kainazko bi hegalez, diska (tudel) batez eta guztiak lotzen dituen hodi batez osaturik dagoena.
Ahokoa kono forma duen egurrezko hodi batean sartzen da.
Gaitaren hodia familia honetako gainerako instrumentuek dutenaren ezberdina da.
Egurrezkoa da eta 35 cm neurtzen ditu gutxi gora behera. Historikoki ezpel, arte, olibondo edo edozein egur mota amankomunez osaturik egon da. Gaur egun, soinua hobetzen duten egur trinkoagoak erabiltzen dira.
Soinu hodiak zilarrezko uztai zabalak (bridak) ditu, horiek instrumentua edertzeaz gain babestu eta eusten dutelarik.
Gaitaren errepertorioa eta emanaldi tradizionalik garrantzitsuenak Dianak, Erraldoiak eta Dantzagarriak dira eta Nafarroako festa ekintza askotan parte hartzen dute.
Gaita jotzeak ez du beste haizezko edozein instrumentuak jotzeko behar den gaitasun ezberdinik behar. Dena den, hau entzunarazteko beharrezkoa den gogortasun eta indarra dela eta, esan daiteke oso gazteak diren haurrentzat ez dela oso instrumentu egokia.
Bere ikaskuntza hasteko adin aproposa 12 urtetik aurrera izango litzateke.
Soinurik baxuenak produzitzen dituen harizko instrumentua da. Baxua pop musikan neurri handian (bere barietate guztietan) erabiltzen da, baita jazz, rock eta metal estilo orokorrean eta bereziki funk estiloan ere.
Perkusiozko eta gitarra, pianoa eta bestelako instrumentu armonikoen arteko lotura zubia da.
Era berean, bi mundu horien baloreak biltzen dituen instrumentua da, hau da, erritmoa eta armonia konbinatzen ditu.
Musikaren taupada baxuan errotzen da, benetako motorra da eta gainera, kolore armonikoak, melodiak, akordeak etab. sortzea ahalbidetzen digu.
Genero musikal moderno guztietan erabiltzen da eta haien artean zeharo ezberdinak diren teknika desberdinen bidez ikas daiteke. Askotan pentsatzen dena ezeztatuz, bere ikasketak zentzu erritmiko eta melodikoa neurri handian hobetu eta zorrozten ditu, musikaria abesti, konposizio edo obra baten gaineko maila handiko kontrol batez hornituz. Era berean, musikaren berezko ulermen globala eskuratzen laguntzen du. Izan ere, haren eremu guztiak biltzen ditu, musikaren guztizko kontzepzio baten alorretan instrumentuaren ikasketa fokuratuz.
Bonbardinoa haize metalaren familiako instrumentua da.
Soinua ezpainek metalezko ahoko baten barruan egiten duten bibrazioari esker produzitzen da eta hau soinua anplifikatzen duen kanpai forman amaitzen den hodi baten bidez zuzentzen da.
Lau pistoi ditu eta erabiltzen den pistoien konbinazioaren arabera nota batzuk edo beste batzuk joko dira.
Bere erregistroa tronpetarena baino zortziko grabeago bat da. Horregatik, bere soinua biribila eta atsegina da. Bonbardinoa musika taldekatze askotan aurkitu dezakegu, hala nola: musikako bandan, batzuetan orkestra batean, txarangan, fanfarrean, metalezko taldeetan, etab.
Hauspo laukizuzen batez eta bi armazoiz osaturiko haizezko instrumentua da. Armazoietako bakoitza alde batean dago eta botoizko ilarez osaturik daude.
Eskuineko eskuaren aldean teklak botoiez edo teklaz (pianokoak bezalakoak) osaturik egon daitezke.
Sorbaldetatik zintzilik eramanez jotzen da, bi eskuekin aldeak eutsiz. Modu horretan, ezkerreko aldearen bidez hauspoa ireki eta ixten da eta bi aldeekin teklak eta botoiak sakatuz instrumentua jotzen da.
Akordeoiaren kasuan, melodia eskuineko eskuarekin jotzen da eta akonpainamendua, aldiz, ezkerrekoarekin.
Bi akordeoi mota existitzen dira:
Akordeoia instrumentu polifonikoa da, ozentasun handikoa.
Instrumentu bakarlari bezala edo talde desberdinetan jotzeko balio du.
Bere errepertorioak musika klasikoa, modernoa eta herrikoia barneratzen ditu.
Klarinetea haize egurrezko familiako instrumentua da, noten tarterik handiena duena. Bere tinbre eta dinamikaren aberastasunari esker, banda, orkestra edo fanfarrea bezalako taldekatze ezberdinetan parte hartzen du.
Soinua arnasketari eta zuzenean instrumentuaren barruan putz egiteari esker produzitzen da, ahokoari lotuta dagoen kanabera dardaratzen dugularik.
Klarinetea musika klasikoan zein jazz, klezmer eta bestelako folklore musikako estiloetan da preziatua. Bere tinbrea, suabe, goxo eta beroa edo indartsua eta dardartia izan daitekeena, aldatu egiten da interpretatzen den estiloaren eta interpreteak bilatzen duen efektuaren arabera.
Musika historiaren konpositorerik garrantzitsuenetako batzuek gure instrumentuari lan zoragarriak eskaini dizkiote.
Klarineteen familia kide askok osatzen dute: klarinete kontrabaxutik Mi bemolean dagoen klarinete rekintora arte joan gaitezke.
Si bemolean dagoen klarinete sopranoa gehien erabiltzen dena da. Errepertorioaren barruan La notan dagoen klarineteari, klarinete altuari, klarinete baxuari edo corno di bassettoari zuzenduriko lanak aurkitu ditzakegu.
Saxofoia 1840. urtean Adolphe Sax instrumentu musikalen fabrikatzaile belgikarraren eskutik asmatutako haizezko instrumentua da.
Metalez fabrikatuta dagoen arren (normalean latoia), haize egurrezko familiakoa da, soinua transmititzeko egurrezko kanabera edo mihia erabiltzen delako. Existitzen diren instrumenturik berrienetako bat da, baina bere historia laburrak estilo musikal askoren artean txoko garrantzitsua irabaztea ahalbidetu dio, moldakortasunaz, soinu ederraz eta itxura berezi eta erakargarriaz baliatu izan delarik.
Bitxikeria moduan, saxoa, bere hastapenetan, orkestrako musikarako sortu zen, baina gaur egun rock eta jazza bezalako era askotariko estiloetako musikarien eskutik entzun eta ikusi dezakegu. Irudizko herrikoian, saxofoia, azken estilo horri, jazzari, lotua dago bereziki.
Saxofoia ikasteko erraza baina menderatzeko instrumentu zail horietako bat bezala hartzen da. Nota desberdinak interpretatzeko beharrezkoa den digitazioa erlatiboki erraza da, baina saxofoiak eskaintzen dituen aukera guztiak probesteko eta soinu bizi eta koloretsua lortu ahal izateko, asko praktikatu behar da.
Saxofoiaren familia zabala da. Beste instrumentu musikalen kasuan gertatzen den bezala, saxofoiak nagusiki tamainan oinarrituz sailkatzen dira. Modu horretan, sopranino izeneko saxofoi txiki samarretatik pertsona bat baino handiagoak diren saxofoi kontrabaxuak jotzera iritsi gaitezke. Hala ere, amankomunena eta ikasteko erabiltzen dena saxofoi altua da.
Pianoa hasieratik jazz estiloan elementu garrantzitsua da, bai bakarlari moduan eta baita talde baten barruan betetzen duen papera kontuan hartuta ere.
Jazz Pianoaren espezialitatean jazza jotzeko oinarrizko alderdiak aztertuko ditugu, modu horretan denbora gutxian errepertorioa eta teoria ikasten duzun bitartean zure bakarkako konposizioak inprobisatzea lortuz. Hori bai, irakurketa eta pianoko teknika ez dira alde batera utzi behar.
“Inprobisatzea jotzen den bitartean musika asmatzearen artea da”.
Gutxieneko baldintzak: Pianoaren oinarrizko menperatzea edukitzea. Instrumentuko hirugarren urtetik aurrera hastea posiblea litzateke, 10 urtetatik aurrera.
Hari kolpekatuko familiaren barruko teklatuko instrumentua da. Teklek hariak kolpatu, dardaratu eta entzunarazten dituzten mailu txiki batzuk mugitzen dituzte. Hankekin erabiltzen diren 3 pedal ditu, 88 teklaz osaturik dago eta 200 hari baino gehiago ditu.
Hainbat piano mota daude:
Isats-pianoa oso handia da, hariak oso luzeak ditu eta horiek modu horizontalean kokatuta ditu; piano bertikalak hariak motzagoak ditu, posizio bertikalean kokatuta eta erresonantzia gutxiago dauka; piano digitalak ez dauka haririk, bere soinua modu elektronikoan sortzen delako.
Isats-piano baten atalik garrantzitsuenak honakoak dira:
Instrumentu hau haurrentzat aproposa da, izan ere, jazza, musika klasikoa edo edozein musika mota barneratzen duten genero musikalen errepertorio klasikoetan murgiltzea ahalbidetzen die, modu horretan instrumentu moldakor eta baliagarria delarik. Gainera, bakarlari moduan parte hartu dezake, baita orkestra, ganbera-musikako taldekatze (hainbat instrumentuz osaturiko taldekatze txikiagoak) eta pop, rock, folk, jazz eta bestelako estiloetako taldeetan ere.
Musika konposatu eta interpretatzeko orduan aukera anitzak eskaintzen dizkigu, beraz, hori dela eta, pianoa edozein adinerako gehien gomendatzen diren instrumentuetako bat da. Era berean, espresio-aukera eta aldi berean nota ezberdin asko produzitzeko gaitasunari esker, piano konposizio kopuru handia dago eta konpositoreen aldetik gehien hautatutako instrumentu interesgarri bihurtu da.
Tronboia haize metalaren familiako instrumentua da.
Bere soinua ezpainek metalezko ahoko baten barruan egiten duten bibrazioari esker produzitzen da eta hau kanpai forman amaitzen den hodi baten bidez zuzentzen da. Kanpai horrek soinua anplifikatzen du.
Tronpetak eta bonbardinoak pistoi batzuk dituzten bezala, tronboiak bara bat dauka, jo nahi dugun notaren arabera luzatzen eta uzkurtzen dena. Osotara 7 posizio ditu.
Tronboia oso instrumentu moldakorra da, formakuntza musikal askotan aurkitu dezakegulako, esate baterako: orkestran, musika bandatan, jazz edo musika modernoa bezalako generoetan, estilo musikal anitzeko taldeetan, etab.
Txistua musikari batek jotzen duen hiru zuloz osaturiko txirula mokoa da, aldi berean danbolin batek akonpainamendua egiten diolarik. Tradizionalki, gure dantzak laguntzeaz arduratzen zena txistularia izaten zen, bere akonpainamendua askotan atabala izaten zelarik.
Familia berekoak honakoak ditugu: Txistu handia, Silbotea, Txistua, Txilibitua, Txistu txikia eta Txirula. Tamaina ezberdinetako hodiak dira, beraz, haien afinazioa ere desberdina da. Danborraz lagunduta doazenen artean, ohikoena Salterioa da, Txirula, Danbolin eta Bonbetearentzat erabiltzen dena eta horrez gain, ez dugu Atabala aipatzea ahaztu behar. Danborrak tamaina ezberdinetako kaxa bertikalak dira, larruzko partxez osaturikoak eta harien bidez tenkatuta daudenak.
Txistua ebanozko egurraz, pasio – lorez, ahoko batez eta metalezko mihiaz osaturiko hodi hutsa da. Hiru zulo ditu, bi aurrean eta beste bat atzeko aldean, bertan erpurua kokatzeko. Hodiaren beheko muturra ere nota alteratuak lortzeko erabiltzen da.
Hortaz, eskala diatonikoko notak digitazio eta airearen fluxu intentsitate ezberdinen bidez eskuratzen dira, horiek bi zortzidunetan zehar mugitzen direlarik.
Fa edo fa# notetan egoten da afinatuta (tradizionalki fa# notan).
Txirula, familia berekoa, zertxobait desberdina da, bere osotasunean egurrezkoa delako eta salterioz laguntzen da. Instrumentu hau baketa batez jotzen diren hariez osaturiko danborra da eta Iparraldeko zonaldearekin oso loturik dago. XVIII. mendean bosteko bat azpitik afinaturik dagoen Silbotea agertzen denetik, txistuaren banda sortzen da, 1. eta 2. tx, silbote eta atabalaz osaturikoa. Garaiko dantza eta bestelako musikak interpretatzen dituzte, hala nola mazurkak, jotak, txotisak, pasodobleak, kontradantzak, etab.
Gaur egun, Txistua era askotariko esparru eta instrumentu taldeetan ezagutzen dugu. Jazz eta folk estiloetan, musika garaikidean eta bereziki dantzaren esparruan ezinbestekoak izaten jarraitzen dute.
Elkarrekin ikertzen dabiltzan txistulari eta eraikitzaileei esker, instrumentu honek eboluzio prozesuan jarraitzen du.
Bateria XX. mendearen hasieran New Orleanseko kaleetan zehar ibiltzen ziren bandetan erabilitako perkusiozko elementuen bat - egiteari esker sortu zen.
Bateria osatzen duten elementu estandarrak honakoak dira: bonboa, kaxa, charles-a, tinbalak eta platiloak.
Elementu horien bidez edozein musika estiloko era askotariko erritmo ezberdinak jo daitezke. Estilo horien artean, jazz-a, funky-a, rock-a, blues-a, pop-a, reggae-a, heavy-a eta beste hainbat aurkitzen dira.
Bateriak banda edo talde baten barruan betetzen duen papera ezinbestekoa da, izan ere, bere zeregina instrumentu armoniko zein melodikoei laguntzea da. Gainera, funtzio garrantzitsua dauka; abesti baten tempoa mantentzea.
Esan daiteke bateria jolea trena bultzatzen duen lokomotorra dela. Horregatik, bateria joleak tempoaren zentzu itzela eduki eta landu behar du, modu horretan bandak interpretatzen dituen abestiek dantzatu, behatzez kriskitin eginez erritmoa eraman edo gure gorputzean musika sentitzeko burua mugitzera bultzatu diezaguten.
Zeharkako Txirula instrumenturik zaharrenetariko bat da eta haize egurrezko familiakoa da, bi arrazoi direla eta:
Zeharkako txirula osatzen duten atalak honakoak dira: ahokoa ( ahoa kokatzen den tokia), gorputza ( soinu ezberdinak produzitzeaz arduratzen diren giltzez osaturiko hodia) eta hanka ( haizea ateratzen duen bukaerako muturra). Bertan, hainbat giltza daude baita ere.
Zeharkako txirula banda, orkestra, ganberako musika, duo, instrumentu ezberdinez osaturiko hirukote eta pikoloa, txirula solean eta txirula baxua bezalako instrumentuez osaturiko taldeetan jotzeko balio duen instrumentua da.
Zeharkako txirula aukeratzeko arrazoiak:
Gitarra klasikoaren jatorria antzinatik dator. Bere eraikuntzaren urte zehatza ez dago argi, izan ere, antzeko instrumentuetatik dator eta antzinako Egipto herrialdean hainbat sokaz osaturiko erresonantzia kaxak erabiltzen zirelaren ziurtasuna dago.
Gitarra klasikoa hari pultsatuen familiakoa da eta munduko instrumenturik ospetsuenetako bat da, izan ere, prezio baxuan lortu daiteke, garraitzeko erraza da eta askotan bazkalondo, afalondo eta lagun zein familiako bilera askotan errege bihurtzen da. Gainera, instrumentu polifonikoa denez, bakarlari izateko zein akonpainamendurako erabili daiteke eta bere errepertorioa zabala eta era askotarikoa da, estilo asko barneratzen dituelarik.
Gitarra elektrikoa hariaren familiako instrumentu elektrofonoa da.
Gitarra honek normalean ez du erresonantzia kaxarik edukitzen eta hari guztiak plektroaren (púa) bidez jotzen diren metalez eginda daude. Harien bibrazioak anplifikatzaile baten bidez anplifikatuak eta prozesatuak izateko gai diren seinale elektrikoen bibrazio bihurtzen dituzten pastilla elektromagnetikoak ditu.
Gorputza dauka, gitarra akustikoarenaren antzekoa den gider (mástil) bat. Horrez gain, esekigailu edo pala dauka, bertan hariak kiribildurik doazelarik eta handik hariaren tentsioa erregulatzen da, beraz, bere afinazioa kontrolatzen da.
Gitarra elektrikoa jotzen hasteko ez da lehenbizi klasikoa ikasteko presarik eduki behar.
Gitarra hau oso ospetsua da musika mota askotan jo daitekeelako, hala nola: blues, rock, funk, pop, metal estiloak, etab.
Irakasleak gitarra aukeratzerako orduan orientazioa eskainiko dizu, baita anplifikatzailea hartzeko ere. Era berean, instrumentu honen mundu zoragarrian murgilduko zaitu, jo daitezkeen estilo musikal ezberdinetatik igaroz eta beti ere ikaslegoaren mailara moldatuz.
Eta garrantzitsuena, bidean gozatuko duzu.
Trikitixa jatorri italiarreko botoiez osaturiko akordeoi diatonikoa da. XIX. mendetik geroztik erabilia den haizezko instrumentua da eta azken urteetan bere goreneko urteetan aurkitzen da.
Esaten denaren arabera, instrumentu hau trenbidea eraikitzera etorri ziren Alpeetako (frantsesak eta italiarrak) langileen eskutik iritsi zen. Hala ere, errealitatea XIX. mendearen bukaeran zehar Europa osora hedatu zela da.
Bere errepertorioa beti dantza izan da baina gaur egun influentzia, estilo eta interpretazio modu berrietara irekitzen ari da. Beraz, hori dela eta etengabeko aldaketan eta horretarako espazio berriak bilatzeko prozesuan dago.
Trikitixa soinu konpletoa daukan instrumentua da, dimentsio txikikoa, maneiagarria eta kaleetan zehar jotzeko aproposa dena.
Perkusioa, gainerako instrumentuekin alderatuz, instrumenturik zaharrena dela esan genezake. Gure aitzindariak haien artean gorputzaren bidez jotzea lortzen zituzten soinuen bitartez komunikatzen ziren, baita ahots soilaz ere baliatuz. Gizona, berez, lehenengo konplexu instrumentala da, hariz (ahotsarekin bat dator) eta haizeaz (birikak) osatuta dagoelarik, baita perkusioz (bihotzaren taupadek osaturikoa) ere.
Jatorria Afrikan txintxirrinaren agerpenaren bidez dagoela esan izan den arren, lehenengo perkusiozko instrumentuak Asian K.O. 3000 urte lehenago metalari loturik agertu zirela uste da. Txintxirrin horiek hanketan kokatzen ziren, bere dantzetan erritmo konstante bat mantentzen zuten eta hauek laguntzen zituzten danborrak enbor eta animalien larruaz eginda zeuden.
Utz dezagun ba historia alde batera eta ikus ditzagun instrumentu hauek ezagutzen ditugun bezala. Era berean, begira ditzagun eskolak eskaintzen duen perkusioaren ikasgaiaren ikuspuntutik.
Perkusiozko instrumentuek osatzen duten zerrenda amaigabea izango litzatekeen arren, perkusioaren barruan garrantzitsuenak direnak edukitzeko zortea dugu, eskolan haien teknika desberdinak ikasiko ditugularik. Horiek hiru taldetan banatuko ditugu.
Ikus dezakezuen bezala, zerrenda ezin luzeagoa da. Instrumentuetako bakoitza indibidualki zein taldean ikasteko zortea edukiko dugu.
Perkusioa (marinbak, xilofonoa, lira, tinbalak, etab.) beti musika klasikoarekin lotu izan den arren, gaur egun eskola barruan estilo guztiak lantzen ditugu. Rock, pop edo jazz bezalako generoetatik abiatuta musika klasikoa ikastera irits gaitezke.
Ikasleek era indibidualean, perkusiozko taldean edo eskolak eskaintzen dituen musika modernoko banda edo musika taldekatzeetan parte hartuz perkusioaz gozatuko dute. Gainera, modu profesionalean haien ikasketak zabaldu ahal izango dituzte, kontserbatorio baterako sarrera probak prestatzeko aukera edukiz.
Etxean ikasterako orduan, ez da beharrezkoa instrumentuen hain zerrenda luzea edukitzea. Ikasketa xilofono, kaxa isil edo bateria batekin gure ikasketak ziurtatuta daude.
Edozein adin ona da musikaren soinu mundu zoragarri honetan ikasten hasteko!
Era askotariko estilo musikalak jotzeko eskaintzen duen moldakortasunari esker, biolina mundu osoko instrumentu ezagun eta ospetsuenetariko bat da.
Orokorrean musika klasikoarekin (orkestrako instrumenturik ugariena izanda) erlazionatzen bada ere, biolina rock, pop eta country musika estiloetarako konbinazio bikaina da.
Instrumentu hau XVI. mendean zehar egin zen ezaguna, gaur egun existitzen den biolinik zaharrena 1565. urtean Andrea Amatiren eskutik sortua izan zelarik.
Gainera, harizko instrumentuen artean agudoena izateagatik egin da ospetsua. Ordutik, harizko instrumentu paregabe, bete - beteko eta moldarkor bezala mantendu izan da.
Baliteke biolinari buruz ezagutzen ez zenuen daturen bat egotea. Hauek dira horietako harrigarrienetariko batzuk:
Tronpeta haize metalaren familiako instrumentua da.
Familiako txikiena da eta familia honek metalezko ahokoan burutzen den ezpainen bibrazioak sortutako soinua transmititzen duten instrumentuak biltzen ditu. Soinu hori gero kanpai batean bukatzen den hodiaren bidez anplifikatzen da.
Tronpetak hiru pistoi ditu eta horien bidez era askotariko soinuak produzitzen ditu.
Pistoiek haizea desbideratzea ahalbidetzen dute eta era berean horrek jo dugun nota aldatzeko irteerara iritsi aurretik egiten duen distantzia handitzea posible egiten du.
Hau da, tronpetaren barruan haizeak instrumentuaren barnean dagoenean egin ditzakeen bide desberdinak daude eta bide hori motzagoa edo luzeagoa izateak garrantzia dauka, horren arabera ateratzen den soinua desberdina delako. Zenbat eta luzeagoa izan bidea, orduan eta grabeagoa izango da soinua eta alderantziz.
Sistema honi esker, tronpeta kromatikoa da, hots, musika – tresna honekin eskalako nota guztiak jo daitezke.
Tronpetako eredurik amankomunena Si bemolean dagoena da, baina Do notan dagoena, piccolo tronpeta, “poltsikoko” tronpeta eta balbula birakariko tronpeta ere (adar frantsesaren sistema berdina) existitzen dira.
Esaten denaren arabera, bere forma zilindrikoari esker tronpetak soinu argi eta agudoa dauka. Tronboia, aldiz, grabeagoa da haizeak instrumentuaren barruan egiten duen bidea askoz ere luzeagoa delako.
Tronpeta era askotariko taldekatzeetan erabiltzen da, esate baterako: ganberako orkestran, orkestra sinfoniko eta filarmonikoetan, jazz estiloko bandetan eta haizezko taldeetan (fanfarreak eta armoniak). Hala ere, musika klasikoan ere (Klasizismoa, Barrokoa, Erromantizismoa… gaur egun arte) erabiltzen da.
Edozein estilo musikalarekin bat dator, besteak beste: klasikoa, jazz estiloa, saltsa, folklorea, mariatxia, blues estiloa, etab.
Tuba haize metalaren familiako musika instrumenturik handiena da. Bere soinua oso biribila eta leuna da.
Tresna hau haizezko instrumentu guztien artean gazteena da, XIX. mendearen erdialdean asmatu eta berehala banda militarretan sartu baitzen. 100 urte beranduago, tuba orkestra sinfonikoko kide erregular bihurtu zen.
Magalean bermatuta jotzen da, kanpaia gorantz begira kokatuz. Soinua egiteko, ezpainak kopa itxurako aho handi batean bibratu behar dira eta nota aldatzeko, balbulen konbinazio desberdinak burutzen dira.
Tuba batzuek pistoi-balbulak dituzte (botoiak), tronpetak bezala, eta beste batzuek balbula birakariak dituzte (palankak).
Kanpai handi bat dauka. Metalezko hodia luzatuz gero, 5 metro eta erdiko luzeera edukiko luke.
Hiru tubarik ezagunenak Do eta Si b en dauden tubak eta Sousaphone izenekoa dira.