Helbide soziala Garraldako herriko Eskualdeko “Orreaga” Eskolako eraikuntzan kokatuta dago, baina zentro horretaz gain Artikako Kultur Etxean, Zubiriko Eskola Publikoan, Ollokiko Gizarte Etxean eta Auritzberriko kontzejuan ere klaseak ematen dira, guztietan zerbitzu bera eskaintzen delarik.
Bere filosofia izaera landatarreko eskola IBILTARIA izatea da.
Eskolak adin, haur eta pertsona heldu guztiei irekita dagoen formakuntza musikala eskaintzen du. Gure programak iniziazio musikala, (4 urtetik aurrera), ahozko zein instrumentuko diziplina desberdinak eta ikasketa profesional zein helduen ikaskuntzari zuzenduriko formakuntza biltzen ditu. Horrez gain, taldeko, abesbatzako eta teknologia musikal desberdineko musika mota ezberdinak barne hartzen ditu.
Orreagak “konboen“, instrumentu elektrikoen eta jazz pianoaren eskutik musika modernoa ere eskaintzen du. Horrez gain, folklorearen esparruko gaita, trikitixa eta txistua bezalako instrumentuak ere irakasten ditu.
Horretarako, musikalki aktibo dauden irakasleez osaturiko talde handia dugu, beraien garapen profesionalaz kezkatzen direnak eta pedagogia aktiboari buruzko metodo berrien esparruan birziklatzen dabiltzanak.
Inplikatutako udaletxeek eta Nafarroako Gobernuak urte hauetan zehar lan garrantzitsua egin dute auzokide guztien zerbitzura.
Horregatik, Musika Eskola biltzen dituen zonalde ezberdinei errotuta dagoen instituzioa da, beti hezkuntzaren eta kulturaren zerbitzura dagoena eta hau integratzen duten herri desberdinetako biztanleen topagune baliagarria suposatzen duena. Horrela, identitate eta harrotasuneko elementu nabarmen bihurtu da.
Azkenik, Eskola gure prestakuntza ikastaroak ahalik eta jende kopuru handienaren eskura jartzen saiatzen da, matrikulen tasen prezio moderatuak mantenduz.
Zentzu honetan, kalitatezko heziketa musikala eskainiz ikasleria berriari ongi etorria emateko konpromezua hartzen dugu.
Ikasleria hezi eta motibatzea, horrek musikaz goza dezan. Ikasleriari musikari amateurrak izateko formakuntza eskaintzea, ikasketa musikal profesionalak jarraitzeko trebetasuna eta interesa erakusten duen ikasleria sustatuz. Testuinguru honetan, gure irakasleek beren irakaskuntza ikasleriaren erritmo, izate, gaitasun eta aukeretara moldatzen dute.
Abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren arabera, “Orreaga” Musika Eskolak helburu hauek ditu: